sábado, 2 de mayo de 2009

Ondarretako kartzela zena


Ondarretako kartzela sufrimenduaren eta zapalkuntzaren sinboloa da. Eraikin honekin erlazionaturik dagoen gertaerarik tamalgarriena, zalantzarik gabe, 1936an gertatu zena da, frankistak ia 200 pertsonen ateratze bat egin zutenean gero Hernaniko hilerrian fusilatutak izateko.
1886ean eraikita eta 1949an suntsituta, kartzelaren hondareen lodiera Ondarretako pasealeku eta lorategien azpian irauten du oraindik ere. Hondartzan azaleratutako egiturak, orain desegin egin direnak, eraikina inguratzen duen harresi baten oinarriak dira eta 3 metrotara barneratzen dira hondarrean, tuneletatik ihesaldiak saihesteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario