sábado, 2 de mayo de 2009

Paseo Berrian zegoen ermita

1941ko uztailaren 16an izan zen , Virgen del Carmen jaiegunean, itxasoko jendearen zaintzailea, Paseo Berriko ermita ireki zen eguna. Balearretan hil ziren gipuzkoar marinelen eta itxasoan berain bizitzak eman zituzten guzti horien omenez egina.

Ermitaren ondoan irudi bat ipini egin zen, Juan Sebastián Elcanoren irudia, eta bere oinarrian oroitarri bat jarri zuten honela esanez:

«Juan Sebastián Elcano, hijo de Guetaria, primero que dio la vuelta al mundo. 1476-1526».

Beste lapida batzuk zeuden inskripzio hauekin:

«Juan Lazcano. Natural de Lazcano. Héroe de la conquista de Nápoles, aprehensor de César Borgia. Siglos XV y XVI».
«BIas de Lezo. Natural de Pásajes. Héroe triunfador de Cartagena de Indias. 1687-1741».
«Antonio Oquendo. Nació en San Sebastián. Almirante invencible.1577-1640».
«Cosme Damián de Churruca. Hijo de Motrico. Sabio y héroe. 1761-1805».

Lapidak bikoteka lotuz, Espainiako ezkutuak azaltzen ziren eta berain abizenen armarria ere.

P. Vela, Armadaren eliz-taldearen komandantea, meza eman zuen, bi marinelen laguntzarekin.

Arrantzaleek, erremuak altxatuz, zain egon ziren Balearretan hil ziren gipuzkoarren izenak gogoratzen zuten hilarrien aurrean.

Ermita, don Ramón Cortázar arkitektoaren obra, Diputazioak eta don Elías Querejeta presidenteak , eta udaletxeak eta don Antonio Paguaga alkateak emandako kemenari esker eraiki zen.

Gaur egun Oteizaren eskultura bat dago ermita zegoen lekuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario