viernes, 1 de mayo de 2009

Urgull mendiko Jesukristoa

Eskultura hau Donostian antolatu zen diru-bilketa bati esker eraiki zen. Urgull mendiaren tontorrean dago, Mota gazteluaren gainean. Jesus Bihotzekoaren irudiak ezin hobeto erakusten du, bai darabilen gaiagatik bai estetikagatik, lan hau egin zen garaiko eskultura ofiziala nolakoa zen: oso urrun zebilen Oteiza, Chillida eta beste batzuk buru zituzten abangoardiako eskulturetatik.

Egia esan, eskultura kokatzeko hautatu zen tokia ez da oso egokia, eta gainera, gaur egun ez du konektatzen gizartearen gehiengoaren pentsamenduarekin. Baina, hala ere, ez dago dudarik Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu dela. Monumentuak 16 metroko garaiera duen piramide moztu bat du oinarrian, barrualdean kapera txiki bat daukana. Haren gainean, estatua bera dago: 12,5 metroko garaiera du, eta hormigoi armatuz egina dago.

Gaur egun Jesuseko Bihotz Sakratuaren irudia, Urgull mendiaren goialdean kokatuta, ikur frankistatzat hartu daitekeen edo ez eztabaidatzen ari da, izaera erlijioso nabaria duela alde batera utziz. Izan ere, bere eraikuntza 1936ko gerraren ondoren ezarritako erregimenaren onespenarekin kontuan hartu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario