sábado, 2 de mayo de 2009

Juan Carlos printzea Donostia bizi zenekoa


1950tik 1954ra, Don Juan Carlos, Miramarren bizi eta ikasi zuen, bere anaiarekin, Don Alfonso infantea, ikasle talde batekin eta irakasle claustro txiki batekin. Franco eta Don Juanen arteko akordio batek Juanito lotu zuen oinordetza obligazioarekin eta Espainian ikasteko aukera ireki zitzaion mutilari, bere aitarengandik eta Estoriletik oso hurrun.

Horren ondorioz, Miramar jauregiaren alde bat egokitu zen etorkizuneko erregearentzako eta beste barneko lagunentzako, irakasle nahiz ikasle, Don Juanen familiarengandik hurbil zeudenen artean aukeratuak. Egun guztietan 7,30-tan esnatzen ziren Meza entzuteko. Gosariaren ondoren klaseak hasten ziren, irakasle talde batengadik emanda, José Garrido buru zena, oso irekia zena bere garairako.

Segur aski, klaseak baino gehiago, erregeak jaiegun momentuetaz gogoratzen da. Donostiatik eta bere inguruneetatik irteerak, Loyolako Hipikan zaldiketa, hockey partiduak patinekin, ikuskizunak… Eta 1953ko urtarrilaren 20ean Antiguoko danborrada Miramarren sartu zenean, Sarrieguiren musika jo zutenean Juanito eta bere lagunen aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario