sábado, 2 de mayo de 2009

Frankismoak jarritako kale izenak

Victor Pradera

Vázquez de Mella tradizionalistaren jarraitzailea, karlimoaren zatiketan jarraitu zion, “Partido Católico Tradicionalista” partidua sortu zuenean. Geroago, “Partido Social Popular”-ean esku hartu zuen eta “Acción Española”-ren kidea izan zen. Espainiako batasunaren nahia zeukan bere ideia nagusitzat. Bere obsesioa, beraren ustez, nazionalismo periferikoek irudikatzen zuten arriskua izan zen. Euskal nazionalismoaren aurka borrokatu zuen aktiboki, Euskal-Nafarroar Estatutuen aurka jarri zen eta Nafarroan antieuskalduntasun politikoaren jaiotzan laguntza eman zuen. 1936an anarkista-talde batek fusilatu zuen.


Gaur egun, Victor Pradera kaleari Easo kalea deitzen zaio.


Avenida de España

Gaur egun, Avenida de la Libertad deitzen zaio.



Hermanos Iturrino
Horrela deitu zuten kale honi bi anai falangistengatik, kale honetan bizi izan zirelako eta gerran hil zituztelako. Gaur egun Easo kalea deitzen zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario