viernes, 1 de mayo de 2009

Ayeteko udaldiak


Franco jeneralak, Espainiako Estatuko buru berriak, monarkiaren tradizioari eutsirik, udaldi ofizialak Donostian igarotzea erabaki zuen. 1939an, udalak, halako ohore handia eskertzeko, Francoren esku jarri zuen Ayeteko jauregia. Francoren etorrerak berehala erakarri zituen Espainiako goi mailako handikiak. Udaldian, Donostiako hondartzak eta hotelak berriz bete ziren jendez.

Ayeteko jauregia 1878ean eraiki zen Hayet-en etxeko eremuetan Bailén-eko dukeen aginpidean. Hango ostalarien artean, Alfontso XIII erregea eta Mª Cristina erregina bereizten dira. Hainbat jabeetatik pasa ondoren, Donostiako udaletxeak jauregia erosi zuen 1939an Franco jeneralari eskaintzeko udako egoitza bezala eta 1975 urtera arte eginkizun honi eutsi zion. Honen ondoren, eraikin hau udaletxeko eskuetara itzultzen da eta harreraleku bezala eskaintzen dute, lorategiak jendeari irekiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario